Zarautz-Getaria-Zumaia

Gipuzkoako kosta, Euskal Herrira etortzean, ikusi beharrekoa. Ibilbide hau menditik hasten da, kostako bistekin aurrean. Getariara ikusteko aukera izango dugu, nola ez, kostako bistak galdu gabe. Ibilbide luzea, baina egitea merezi duena!

  • Hasiera: Zarautz.
  • Amaiera: Zumaia.
  • Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu oinez.
    • Joan eta buelta, 5 ordu.
  • Ingurua: Zumaia mendialdea eta Getaria-Zarautz kosta.

Hona hemen ibilbidearen ruta zehatza:

IBILBIDEAREN ETAPAK:

–> Txangoa, Zarautzeko hondartza famatutik hasiko dugu, honek eskeintzen dituen bistak ikusi eta gero. N-634 errepidea eskuinetik hartu, eta mendebalderantz abiatuko gara, Getariara bidean.

–> 5 km ibiliko ditugu gutxi gora behera, mendi aldean, kosta urrinetik ikusiz. 5 km-ak amaitzean, Getariara iritsiko gara.

–> Getaria Urola Kostan dagoen udalerri oso txiki bat da, Juan Sebastian Elkano-ren jaioterria. Cristobal Balenciaga ere hemengoa da, eta bertan aurki genezake bere museoa. Arrantzale giroa antzematen da herri polit honetan, eta bertako arraina izugarria dela esan ohi da.

–> Getarian, San Anton mendia bisitatuko dugu. Getariatik, Iparraldeko Donejakue bidearen argibideak hartuko ditugu, gezi horiak hain zuzen, Meagara doan errepidetik. Berehala, errepidea utzi eta eskuinera doan bidezidor bat hartuko dugu, Donejakue bidearen argibideak berriro ere jarraituz.

–> Bidezidor horretatik, Zumaiako itsasertza ikusteko gai izango gara, gainontzeko bistak ere ondoan edukita.

–> 7 km egin ondoren, Zumaiara iritsiko gara. Zumaia, Urola Kostako beste udalerri bat da, nahiko txikia, 10.000 biztanlerekin gutxi gora behera.

–> Ibilbideari amaiera emateko, aukera desberdinak ditugu Zumaian. Esate baterako, bertako portua ikusi dezakegu, alde zaharretik paseo bat eman dezakegu, baita bertan zerbait jan ere. Itzurun hondartza ikustekoa da ere, eta nola ez, Zumaiako Flyscha.