Portugalete-Azkorri

Bizkaiko kosta ezagutzeko aukera itzela, paseoa maite dutenentzat prestatutako ibilbidea. Menditik igarotzen da, familia edo lagunekin egitekoa, baita txakurrarekin ere. Animatu!

  • Hasiera: Bizkaiko zubia, Portugalete.
  • Amaiera: Gorrondatxe hondartza, Getxo.
  • Iraupena: 2 ordu oinez.
    • Joan eta buelta, 4 ordu.
  • Ingurua: Bizkaiko kosta.

Hona hemen ibilbidearen ruta zehatza:

IBILBIDEAREN ETAPAK:

–> Ibilbidea Euskal Herriko zubi famatuenetik hasiko dugu, Portugalete eta Getxoko kostak lotzen dituen zubitik, Bizkaiko zubia. Bertan, zubia ikusi, eta ibilbideari ekingo diogu.

–> Zubitik aurrera, paseo bat emango dugu itsasoa ikusiz, Areetako Kaiatik. Paseo hau eman bitartean, inguruko etxe dotoreak ezagutuko ditugu, Erdi Aroan eraikiak.

–> Hau amaitzean, Ereaga hondartzara iritsiko gara, bai erlaxatzeko eta bai bainu bat emateko toki paregabea. Hondartza hau dagoeneko Getxon kokaturik dago, Algortako portu zaharraren eta Arriluzeko kai-muturraren artean. Jauregitxoz inguratuta dago hondartza hau, atzean Portugalete eta Serantes mendiko bistekin.

–> Paseoarekin jarraituz, aurrerantz joan eta Algortako portura iritsiko gara konturatu gabe. Algortak ipuinetako herri txikitxo bat dirudi, mendi baten gainean dagoena. Azkar batean herritxo hau bisitatzeko aukera izango dugu.

–> Algortan pixka bat deskantsatu eta bistetaz gozatu eta gero, ibilbidearekin jarraituko dugu Usategiko begiratokitik. Jarraian, Arrigunagako hondartzara iritsiko gara, beste bainotxo bat emateko aukerarekin.

–> Arrigunagako hondartzatik aurrera jarraituz Galeako itsaslabarretik abiatuko gara, eta paseo honetan Aixerrotako errota ikusteko aukera izango dugu.

–> Azkenik, ibilbideari amaiera emateko, Azkorrira iritsiko gara, Gorrondatxeko hondartzara, Getxoko azken hondartza. Bistetaz gozatu, eta nahikoa gaurkoz!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *