PLATER TRADIZIONALAK

Bertako produktu fresko eta paregabeak aprobetxatuz, segidan, Euskal herriko plater tradizionalenak dauzkazue:

1. MARMITAKOA

Marmitakoa Euskal gastronomiaren plater ohikoenetariko bat da. Hegaluzea, ortuko barazkiak eta arrain salda bezalako osagai freskoak erabiliz prestatzen da saporez betetako plater tradizional hau.

2. BAKAILAOA PIL-PILEAN

Nahiz eta bakailaoa oinarrizko osagai bezala duen plater hau euskalduna izan tradizioz, Espainiako gastronomiaren parte ere bihurtu da. Besteak baino zailtasun handiagoko errezeta da, izan ere, saltsa ondo egitea neketxua bait da askorentzat.

3. PIPERRADA

Bertako piperrak erabiliz sortutako plater sinple honek zapore baregabe bat edukitzeaz gain, oso erraza da hau prestatzea.

4. LEGATZA/KOKOTXAK SALTSA BERDEAN

Legatza, euskal gastronomian gehien estimatzen den elikagaietako bat da, bertan hain ezaguna dugun bakailaoarekin batera. Plater honek, itsasoko produktu freskoak (legatza, kokotxak, txirlak) edukitzean gain, perexilarekin egindako saltsa horrek zapore berdingabe eta berezi bat ematen dio.

5. PORRUSALDA

Barazkiz beteta dagoen salda hau, osasuntsu eta erraza izateaz gain, zapore mundiala du. Tradizioz Euskal Herrikoa den arren, beste eskualde askotara zabaldu izan da «caldo de puerrro» izenarekin ezagunagoa.

6. BABARRUNAK

Nahiz eta Espainia osotik babarrunak jatea ohikoa izan, Euskal Herrian berebiziko fama dute. Baba jana izeneko bazkariak egiteko ohitura handia dago, familia eta lagunekin plater tradizional goxo honetaz gozatzeko aukera ezinobea.

EUSKAL PASTELA

Dudarik gabe, Euskal gozogintzaren postre ezagun eta tradizionalena da. «Hautsitako masa» antzerako batekin egiten da, eta normalean, barruko zatia, pastel-kremaz betetzen da. Nola ez, baditu beste betegarri batzuk ala nola, gerezia edo mermelada.

GOXUA

Euskal Herriko postre tradizionaletako bat da, zehazki Arabakoa. Hiru geruzatan bereizten da: lehengoa, esnegaina , bigarrena, bizkotxoa eta hirugarrena, pastel-krema. Askotan,karamelua ere erabiltzen da platera apaintzeko edota gainetik botatzeko.

PANTXINETA

Donostian sortu zen Euskal postre tradizional bat da. Hostopil masarekin eginiko oinarria du eta pastel-kremaz beteta dago. Gainera, sapore mundiala ematen dioten almendrak daude. Horretaz gain, askotan glas azukrearekin apaintzen da.

PINTXOAK

Edozein euskal tabernetara sartuz gero, pintxoz betetako barra bat izango da lehengo ikusiko duzuena. Urdaiazpikozko pintxo samur eta apaletatik, prozesu zail eta delikatua duten pintxoak aurki ditzazkezu.