Laguardia

Oraingoan, txango zirkular bat egingo dugu, Laguardiaz gozatuz. Arabako Errioxa ezagutzeko aukera paregabea, kosta alde batera utzi eta herriko monumentu eta inuguruak arakatzekoa!

  • Hasiera: «Puerta de San Juan», Laguardia.
  • Amaiera: «Puerta de San Juan», Laguardia.
  • Iraupena: 3 ordu guztira.
  • Ingurua: Arabako Errioxa, Laguardiako ingurua; urmaelak.

Hemen daukazue ibilbidearen ruta zehatza:

IBILBIDEAREN ETAPAK:

–> Ibilbidea Laguardiako San Juango atetik hasiko dugu, Laguardiako herriari bisita txiki bat eginez. Bertako monumentu desberdinak apreziatu eta gozatu, eta ibilaldiarekin hasiko gara.

–> Pista luze batetik hasiko dugu txangoa, inguruko paisaia berdea ikusten dugun bitartean. Bidea egiteko erraza da, laua baita. 600 bat metro ibili, eta bigarren bidegurutzera heltzean, ezkerreko bidea hartuko dugu.

–> Ibiltzen jarraituz eta bertako seinaleak kontutan hartuz, Laguna Prao de la Paúl urmaelera iritsiko gara, balio ekologiko handia duen urmaela. Bertan, lehenengo geldialdia egingo dugu.

–> Beharreko geldialdia egin eta gero, ibiltzen jarraituko dugu, eta bigarren bidegurutzera heltzean eskumatara joango gara. Aurrerago, errepidea gurutzatuko dugu eta bigarren aintzirara iritsiko gara, Laguna de Carravalseca deitua.

–> Bigarren urmaela eta gero, txangoarekin jarraitu; eskeintzen zaizkigun panoramika guztietaz gozatu, eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara jo. Hurrengo bi bidegurutzetan ere ezkerrera, eta hirugarren urmaela ikusiko dugu, Laguna Musco.

–> Datorren bidegurutzean eskumara, eta azken urmaela ikusteko aukera izango dugu; Laguna Carralogroño. Urmael hau, oso bisitatua da Espainian, eskaintzen dituen bistak izugarri ederrak baitira, Arabako Errioxako tipikoak.

–> Jarraian, errepidea gurutzatu eta ezkerretara egingo dugu bidegurutze denetan, laugarrenera iritsi arte; hemen, eskumarako bidea hartuko dugu. Geroxeago, ezkerretara, eta azkenik berriro eskumara.

–> Azkenik, berriro ere iritsiko gara lehenengo urmaelera, eta bertan berriro hartu dezakegu atseden, nahi izanez gero. Ezkerretara joan, eta Laguardian gaude berriro ere.