Donostia-Pasaia

Gipuzkoako kosta ezagutzen jarraituko dugu, Donostia-Pasaia ibilbidean, Donostiako kostaz gozatuz eta Pasaiako portu eta kaletxoak miatuz, zatoz!

  • Hasiera: Donostia-San Sebastián.
  • Amaiera: Pasaia.
  • Iraupena: 1 ordu oinez.
    • Joan eta buelta, 2 ordu.
  • Ingurua: Gipuzkoako kosta.

Hona hemen ibilbidearen ruta zehatza:

IBILBIDEAREN ETAPAK:

–> Oraingo honetan gipuzkoan murgilduko gara, bertako hiriburutik hasita. Ibilbidearekin hasi baino lehenago, Donostia ikusteko aukera izango dugu; alde zaharra, Kontxa hondartza, Miramar jauregia…

–> Ibiltzen hasteko ordua iritsi denean, Zurriola hondartzan kokatuko gara. Zemoriya kaletik, Ulia mendira igotzen hasiko gara, Donostiako mendietako bat. Bertan, bazkaltzeko aukera izango dugu nahi izanez gero, han dagoen jatetxean.

–> Ulia menditik Donostiako panoramika ederra izango dugu. Bidetik jarraituz, ezkerratara joaten bagara, Mompaseko puntaren muinora jeisteko aukera dugu, bertako itsaslabarra ikusiz.

–> Aurrera jarraitu, eta berriro ere ezkerretara itsasorantz ematen duen bidexka bat ikusiko dugu. Bidetxo horretatik joango gara, zementuzko pista amaitzen den arte. Gero, metro batzuk jeitsi eta kurba batetik abiatzen den bidezidorra hartuko dugu.

–> Baso hostotsu batetik ibiliko gara, eta hau amaitzean, Murgita kala ikusiko dugu. Antzinako akueduktu batzuk igaroko ditugu baita ere, eta horien artean, «Ingelesaren iturrira» ere iritsiko gara.

–> Geroxeago, urrunetik jauregi zuri bat ikusiko dugu, normalean kaioez beteta egon ohi dena. Jauregi hau jada Pasaian dago, eta honek eskaintzen dituen bistak harrigarriak dira, dudarik gabe ikusi beharrekoak. «Faro de la Plata» izenaz ezagutzen da.

–> Azkenik, Pasaiaren sarrerako bidearekiko paraleloa den bide batetik jeisten hasiko gara, Pasai San Pedrora iritsi arte. Txangoari amaiera emateko, Pasai San Pedro eta Pasai San Juan lotzen dituen txalupa bat hartzea gomendatzen da, bertatik ikusi daitezkeen itsasoari begira dauden etxetxoak apreziatuz.