IBILBIDEAK

Euskal Herria ezagutzen hasteko, ibilbideak egitea da aukera onena; bisitatu nahi den lekua aukeratu, eta egun bateko ibilbidea egin Euskal Herriko toki politenetatik, dela bakarrik, lagunekin, bikotearekin, baita txakurrarekin ere.

Atal honetan egun bateko ibilbideak egiteko aukera emango dizuegu, bai kosta arakatzeko aukera ematen dutenak eta bai mendi artetik pasatzen direnak ere. Ibilbide batzuk egiteko, erropa komodoa eramatea nahitaezkoa izango da, baina beste ibilbide batzuk paseoak besterik ez dira izango; hori jakiteko, iraupena jarriko dizuegu ibilbide bakoitzaren alboan.

Ibilbide bakoitza zehatz-mehatz azaldu eta lasterbide onenak erakutsiko dizkizuegu. Ez galtzeko, mapa batean izango duzue ibilbide bakoitza adierazita. Zapatilak jantzi, eta aurrera!