SUKALDARIAK

SUKALDARITZA

MARTIN BERASATEGI

Garrote!

Martin Berasategi Olazabal, 1960ko apirilaren 27an, Donostian jaiotako Euskal Sukaldariak bere plater modernoei esker, betiere tradizioa mantenduz, ikaragarrizko fama artu du asken urteotan.

Bodegon Alejandro bere familiaren negozioan hasi zen lanean, eta 21 urte zituenerako bera zen bertako arduradun nagusia. 1979an Frantziara joan zen gozogintza ikastera Yssingeaux-eko eskolan. Herrialde horretan formatu zen, besteak beste, Jean Paul Heinard, André Mandion eta François Brouchican frantziar gastronomiaren erreferente ospetsuen eskutik.

Euskal Herrira itzuli zenean, familiaren jatetxearen kargu geratu zen, eta 1986an lortu zuen bere lehen Michelin izarra. Urte batzuk geroago, Martinek bere lehen gastronomia lokala ireki zuen Lasarte-Orian, eta handik aurrera bere karrerak arrakastak eta errekonozimenduak baino ez ditu lortu. Bere platerak bi Michelin izar gehiagorekin saritu zituzten, eta Sukaldari Onenaren Euskadi Gastronomia Saria, Donostiako Urrezko Danborra, Munduko Jatetxe Onenaren Saria, 2015ean zein 2016an, Tapas Chef of the Year saria eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina ere jaso zituen, besteak beste.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *