Bilbo-Gorliz

Bizkaiko bihotza, barrutik ezagutu beharrekoa. Ibilbide hau, hain kirolariak ez direnentzako prestatua dago, denbora gutxian Bizkaiko toki politenak ikusteko aukera ematen duena. Etorri nahi?

  • Hasiera: Bilbo.
  • Amaiera: Gorlizeko itsasargia, Gorliz.
  • Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu trenez guztira, gainontzeko dena oinez.
  • Ingurua: Bizkaiko barrualdea eta kosta.

Hona hemen ibilbidearen ruta zehatza:

IBILBIDEAREN ETAPAK:

–> Bilbotik hasiko dugu ibilbide hau; bertan, ikustekoak diren monumentuak ikusiko ditugu, Guggenheim museoa esate baterako. Hiri honetako kaleak pixka bat miatu, eta Abando-ko metro estaziora abiatuko gara.

–> Abando estazioan, Plentziara doan metroa hartuko dugu, eta Getxon geldituko gara. Getxo bost auzo desberdinetan banatzen da; Las Arenas, Romo, Neguri, Algorta eta Santa Maria de Getxo. Lehenengo Las Arenas ikusteko aukera izango dugu, honek eskaintzen dituen monumentuak ikusiz, Arriluzeko jauregia esate baterako.

–> Negurin, itsasora begiratzen duten hainbat luxuzko etxe dira ikustekoak. Jarraian, auzo hauen artean dauden hondartzetaz gozatuz, Algortara iritsiko gara, bizkaiko burgesia islatzen duen auzo txiki bat, «arrantzaleen auzoa» deiturikoa.

–> Ondoren, bertan dagoen itsas pasealeku batetik abiatuta, Punta Galeako elizara iritsiko gara, Santa Marian amaituz gure Getxoko bisita.

–> Beharrezko atseden denak hartu eta gero, berriro ere hartuko dugu trena, oraingoan Sopelara heldu arte. Sopela hondartzaz josita dagoen bizkaiko herri bat da, hiru zehazki; Atxabiribil, Larrabasterra eta La Salvaje.

–> Ibilbidea jarraituko dugu, trena Plentziaraino hartuz. Plentzia ere kosta eta portu ederra duen herritxo bat da, eta hemendik paseo txiki bat eman ondoren, gure helmugara iristeko ordua helduko da.

–> Ibilbideari amaiera emateko, Gorlizeko itsasargiraino igoko gara. Behin goian, Billanoko irla kontenplatuko dugu. Nekatuta helduko gara etxera, baina bizkaia korritu dugu egun bakar batean!